Greba deialdia eraikuntzan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 16a, 02:00

Greba deialdia egin dute LAB eta ELA sindikatuek erai­kuntza sektorerako. Gaur ha­sita, astean 5 egunetan dei­tu dute greba, asteazkenetik igandera, mugarik gabe. Erai­kuntzako hitzarmena aplika­tzea eskatzen dute bi sindikatuok.


AMRko langileek paroa
AMR Refractarios enpresako langileek paroa dute gaur, goizean eta arratsaldean. Sol­data igoera eskatzen dute langileek, eta ordu extra gu­txiago sartzea. Aste honetan izan dira kontaktuak enpresa eta langileen artean, eta AMRko enpresa komitetik Kroni­ka­ri jakinarazi diotenez, gaur goizean ere bide horretatik segitzeko esperantza dute. Bitartean, paro deialdiak ja­rraitu egiten du, gaur eta ostiralean, 12:00etatik 13:00­era; eta arratsaldez, 17:00etatik 18:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!