Laiotz, Ania, eta Oi Dek Oi!, herriko hiru talde, igandean Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 16a, 02:00

Hernaniko Kronikak 10 urte betetzen ditu aurten, eta igandean festa antolatu du goizetik gauera. Goizean mendi martxa izango da, Pelota partidua, ume jolasak, gazte tailerrak... eta bukatzeko, kontzertuak.

Laiotz, Ania eta Oi Dek Oi! taldea izango dira datorren igandean Tilosetan, Hernani­ko Kronikaren 10 urteurreneko festan. Hiru estilo, musika egiteko, hiru talde hernaniarren eskutik; hori da Tilose­tara inguratzen denak aurkituko duena. Mu­sika-zaleen­tzat aparteko giroa, 18:30etatik aurrera, 22:00ak ingurura bitarte luzatuko dena. Eta egun guztian izango da aukera Kronikaren 10 ur­teak ospatzeko. Ibiltariei bi orduko martxa prestatu die Mendiriz Mendik, 09:00etan Gudarien plazatik. 11:00etan Pelota partiduak izango dira, Tilosetan. Umeek ere izango dute gozatzeko modua, tailerrak izango baitira, 11:30etan Tilosetan. Eta arratsaldean, kontzertuak hasi aurretik, Gazteentzat tailerrak izango dira: txapa tailerra, aurpegia margotzeko tailerra, Gazte Txokoak antolatuta, 17:00­etan, Tilosetan. Eta bukatzeko kontzertua. Oi Dek Oi! taldea, Punk Oi! estiloko talde gazte-gaztea; Ania, hain ezagun egin den kantautorea; eta Laiotz, ba­tzuk eta besteak dantzan jarriko dituen musika taldea.

Urte guztiko ospakizuna
Hernaniko Kronikak 10 urte beteko ditu ekainaren 23an, eta hernaniar guztiekin ospatu nahi du, orain, eta urtean zehar. Besteak beste, irailean izango dira, igande honetarako aurreikusitako bi ekitaldi, bazkaria, eta karta txapelketa. Horrez gain, gauza gehiago ere izango dira, abesbatzen kontzertua, erakusketa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!