Urtero bezala, Noaingo Batailaren urteurrena gogora ekarriko dute Getzen (Noain ondoan), ekainaren 27an, eta Nabarraldetik jakinarazi dute autobusa aterako dela Gipuzkoako hainbat lekutatik. Besteak beste, Donostiatik 08:30etan abiatuko da (Amara Plazatik) eta Andoaindik 08:50etan (Sorabillako autobus geltokitik). Itzulera, 17:30etan. Prezioa: 12 euro. Erreserba, telefono hauetan, ekainaren 23a baino lehen: 948 21 10 57 eta 620 144 142.
Horrez gain, datorren larunbatean, Ausa Gaztelura irteera antolatu dute urtero bezala. Larraitzetik 10:00etan abiatu eta tontorrean bilduko dira ekitaldirako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!