Adingabekoei alkohola saltzeak edo tabakoa saltzeak, zer eragin izan dezakeen azalduko dute gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 15a, 02:00

Dendariei eta merkataritzako langileei zuzendutako tailerra da, eta Hernaniko Ongintza Patronatuak antolatzen du. Zein arrisku izan ditzake adingabeei alkohola saltzeak? Eta tabakoa saltzeak? Hori da aztertu nahi dena, eta ostalaritzan lan egiten dutenei azaldu nahi zaiena. Horretarako, drogomenpekotasuna ezagutzen duten bi espezialistek emango dituzte tailerrak. Gaur da hirugarrena, 16:00etatik 18:00etara. Tailerrak egin dituztenek ziurtagiria jasoko dute, Ongintza Patronatuak emana.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!