Emakumea Pilotari txapelketako finalak jokatu ziren ostiralean Donostiako Gaska trinketean. Bigarren mailako finalean, Garbiñe Tijero eta Mirari Pagola hernaniarrek irabazi zituzten txapelak. Final oso polita jokatu zuten 4 pelotariek, eta hernaniarrek 30-21 irabazi zioten Arantza Goenaga eta Ainhoa Moronek osatzen zuten bikoteari. Tijero eta Pagolak txapelketa bikaina egin dute eta ez dute partidu bakar bat ere galdu.
Eli Pagola hernaniarrak, hirugarren postua
Finalaz gain, hirugarren postua lortzeko partidua ere jokatu zen ostiralean. Eli Pagola hernaniarrak lortu zuen Emakumea Pilotari txapelketako hirugarren postua Randez donostiarra lagun zuela. Hirugarren postua lortzeko partidua, finala baino leihatuagoa izan zen. Juxtu-juxtu irabazi zioten Pierola eta Arriolak osatzen zuten bikoteari, 30-29.