Alerta, euri-jasengatik

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 15a, 02:00

Alerta horia gaur, eta laranja bihar; hori eman dute Jaurlaritzako Barne Sailetik. 80 litro bota ditzake 24 ordutan, Kantauri isurialdean.

Euri jasa haundiak espero dira gaur eta bihar Kantauri isurialdean, eta alerta egoera eman du Eusko Jaur­la­ri­tzako Barne Sailak. Haun­die­nak biharko espero dira, eta 24 orduan 80 litro bota ditzake, metro karratuko; horregatik alerta laranja eman dute.

Euskal­met Meteorologia Zer­bi­tzuak eman ditu da­tuok. Gaur, 60 litro ur espero dira, Kantauri isurialdean. Euri jasak, ekaitza eta kazkabarra ere bota ditzake gaur.

Bihar, zaparradak ugaritu egingo ditu. 80 litro bo­ta­tze­raino iritsi liteke bihar, eta ekaitz giroa izango du­gu, batez ere goizaldean.

Euskalmetek jakinarazi duenez, eguraldi aldaketaren arrazoiak bi dira: batetik, alturako aire hotza, Euska­di­raino gaur iritsiko dena; eta bestetik, mediterraneoan sortuta hona datorren borraska, eta iparrak itsa­sotik ekarriko dituen lai­no bustiak.

Barne Sailak alerta egoera eman du, eta jakinarazi, Uda­lei, eta emergentzi zerbitzuei, neurriak hartu ditzaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!