Larunbateko jende uholdeak, ez zituen baretu igandeko eta atzoko festa Ereñotzun. Igande goiz eta arratsaldez, bisitariz bete zen Ereñotzu, eta atzo auzotarrek hartu zuten erreleboa. Eguraldiak ekitaldi batzuk atzeratu zituen, baina ederki moldatu ziren, gogoa bezalakorik ez baitago festarako.
Bola eta toka atzeratu egin ziren Irubiden, eta bertsolariek bete zuten tartea, eta hamaiketakoak sabelak. Arratsaldean, Ugaldetxoko festan pelotariak geratu ziren jokatu ezinda, baina han ere ez zen kantu eta dantzarik faltatu.