Irubidieta eta Ugaldetxon festa, bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 14a, 02:00

Ereñotzuko San Antonio Jai­ak gaur bukatuko dira bost egu­nez festa eta giroa izan on­do­ren. Eta jaiak behar bezala agur­tzeko, Irubidieta eta Ugalde­txon izango da zertaz gozatu: bo­la eta toka txapelketa, bertso­la­riak, pelota partidu­ak, erromeria Kupela taldearekin...
Atzo berriz, San Antonio egu­na ospatu zuten eta urtero be­zala, jende asko erakarri zu­en sagardo probaketak eta bertso jaialdiak.

EGITARAUA:
GOIZEZ IRUBIDIETAN:
11:30etatik 12:30etara
bola eta toka txapelketa.
Ondoren Unai AGIRRE eta Jexux Mari IRAZU
bertsolarien lehenengo saioa.
Hamaiketako ederra egiteko aukera izango da
IRUBIDE jatetxean.
ARRATSALDEZ
UGALDETXON:

17:30etan hasita
Pelota partiduak: Aizkorbe - Apezetxea / Apezetxea – Salaberria Goizuetako gazteak eskuz M. Pagola - Ugalde/ E. Pagola - Arizaga neskak palaz
Noble-Lizeaga / Erroizenea-Santa Kruz mutilak eskuz.
Ondoren Unai AGIRRE eta Jexux Mari IRAZU
bertsolarien bigarren saioa.
19:00etatik 20:00etara Toka Txapelketa.
20:30ak aldera Kupela
taldearekin erromeria.
Segidan: San Antonio jaiei amaiera emateko suziriak
jaurtiko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!