`Corazón rebelde´pelikula jarriko dute gaur arratsaldean Biterin, bi saiotan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 13a, 02:00

Bi saio izango dira gaur arratsaldean Biteriko zine emanaldian. Corazón rebelde pelikula jarriko dute, arratsaldeko 17:00etan, eta 19:30etan. Pelikulan kontatzen da Bad Blake country abeslari baten historia. Blakek 50 urte inguru ditu, eta bere garaian arrakasta haundia izan bazuen ere, fama guztia galdu zuen alkoholaren eraginez. Egun Estatu Batuetako taberna txikietan jotzen du, whisky boteila ondoan duela. Emanaldi batean ordea, kazetari bat ezagutzen du, eta elkarrizketa baten bitartez, izan zena izatera itzultzeko aukera izango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!