«Ya se ve, ya se ve, San Juan dala!!...». Hemen dira San Joan jaiak, eta hemen da iragartzen dituen festa haundia ere. Iragarpen kontzertua, edo Preludioa, larunbatean egingo dute Gudarien plazan, 22:30etan. 16 obra izango dira, eta tartean, Namaste Chamo Longmu (edo Agur Everest), Joxan Goikoetxeak egina, 1980an Everestera igo zen Euskal espedizioaren omenez, eta Martin Zabaleta hernaniarraren omenez.
Horrez gain, izango dira, abesbatzak, txaranga, txalaparta, txistulariak, dantzariak, akordeoi taldea, eta abar. Aurten ere, lana gogotik egin dute denek, eta prest dira, Hernaniko 18 talde, eta zuzendari lanak egingo dituen taldea. Zuzendari artistikoa Ruth Martin da, eta sei zuzendariak: Garbiñe Orbegozo, Igor Arroyo, Patxi Apezetxea, Maribel Insausti, Joxan Goikoetxea, eta Zipri Otxandorena.
Preludio Txikia, ostiralean
Aurten ere ez da faltako Preludio Txikia. Hernaniko ikastetxe eta musika eskoletako taldeek kontzertua eskainiko dute, urtean zehar egin dituzten lanak agerian utziaz. Preludio Txikiak aurten eguna eta ordua aldatu ditu, eta ostiralean egingo dute, 19:00etatik aurrera.
EGITARAUA
1-Txalaparta
2-El Zapa
Joaquin Ortega Canario. Incansables.
3-La Reina de Aragón
Moldaketa: Ricardo Marcilla Joaquin Ortega Canario. Incansables.
4-Pie Jesu
A.Lloyd Weber. Zuzendaria: Garbiñe Orbegozo
5-Herribera
B.Lertxundi / Moldaketa: L.Ondarra. Zuzendari: Igor Arroyo
6-Furra-Furra
Oskorri / Moldaketa: Imanol Kamio. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
7-Tango de Roxanne
E.McGregor / Moldaketa: J.Koman. Zuzendaria: Maribel Insausti.
8-Deliver Us (The prince of Egypt)
Hans Zimmer / Moldaketa: Alfredo G.Chirlaque. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
9-Namaste Chamo Longmu (Agur Everest)
Joxan Goikoetxea. Zuzendaria: Joxan Goikoetxea.
10-Tico-Tico
Zequina d Abreu / Moldaketa: Xabier Zabala. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
11-The Beatles Gold
Beatles / Moldaketa: J.Van Kraeydonk. Zuzendaria: Zipri Otxandorena
12-Leonena (Jota eta porrue)
Leon Bilbo / Moldaketa: Sabin Bikandi. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
13-Jaialdia
Euskal Kantariak / Moldaketa: Iñaki Urkizu. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
14-Zaparen omenez
Joaquin Ortega Canario. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
15-Mendirik Mendi
J.A.Erauskin. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
16-San Joan Zortzikoa
Herrikoia / Moldaketa: Joxan Goikoetxea. / Hitzak: M.Lekuona. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.