Datorren urtean Bezeroaren Astea errepikatzeko gogoz

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 13a, 02:00

Maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitarte, Berriak elkarteak Bezeroaren Astea antolatu zuen, aurten lehenengo aldiz, eta antolatzaileak gustora dau­de jasotako erantzunarekin. Ekainaren 2an hitzaldia izan zen komertzioaren berri­tzea, espezializazioa eta optimizazioari buruz, eta 35 merkatari bildu ziren, Hernani­koez gain, baita Billabona, Astiga­rraga eta Oriotik ere. Hernanitik gainera, Berriak elkartekoak ez ziren bi merkatari ere animatu zirela azpimarratu dute. Haragi Egu­na, berriz, urtero bezala arrakastatsua izan zela azaldu du­te. Gainera aurten 10kg saiheski gehiago jarri zituzten eta guz­tia saldu zen. Datorren ur­t­e­an ere antolatzeko gogoz dau­de, «hori bai, ekin­tza gehiago sartu nahiko genituzke», au­rreratu dute. Eta iraila inguru­an Ekologia Astea agian. Ikusteko dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!