Hernani hirugarren Euskadiko Ligako Jubenil mailan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 13a, 02:00

Joan den asteburuan, gimnasia erritmikoko Euskadiko Liga jokatu zen Leioan eta Hernanik hirugarren postua lortu zuen jubenil taldeka (8 mazo) kategorian. Kadete banakakoan (uztaia eta mazoak) berriz, Maialen Garcia hernaniarrak 10garren egin zuen. Datorren igandean, Hernaniko gimnasia erritmikoko kur­tso bukaerako erakustaldia izango da, 10:30etatik 12:45e­t­a­ra. Bertan, klubeko gimnasta guztiek hartuko dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!