Hernani mailako Txapelketa gaur hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 12a, 02:00

Gaur, Hernani Mailako Bola Txapelketako aurreneko tiraldia izango da Ereñotzun, San Antonio Jaien barruan. Tiraldia goizeko 10:00etatik 11:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango da. Txapelketak beste bi tiraldi izango ditu: ekainaren 20an Goiz Eguzkiko bolatokian eta ekainaren 25ean Benta Berriko Bolatokian. Azken hori San Joan Jaietako tiraldia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!