Peru Alfarok Zarauzko triatloian parte hartuko du, gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 12a, 02:00

Peru Alfaro triatleta hernaniarra bere prestakuntza puntuan jartzeko lanetan dabil azkenaldian. Bihar Zara­utz­eko Triatloiean parte hartuko du, bere denboraldiko helburua den Gasteizko Distan­tzia luzeko Europako Txapel­keta prestatzeko. Ez da Zara­utzko lasterketan parte har­­tuko duen hernaniar ba­karra, Aitzol Arregi ere bertan izango da. Zarautzeko froga test moduan hartzen du Alfarok. Gasteizko Europako txapelketaren atarian, konpetizioan nola erantzuten duen ikustea da bere asmoa. 2,5 km igerian, 82 km bizikletan eta 20 km korrika egin beharko dituzte triatletek Zarautzen, eta munduko triatleta onenetakoak egongo dira irteeran. Peru eta Aitzolekin batera, arratsaldeko 14:00etan Ge­ta­­riako irteeran izango diren triatleten artean aurki ditzakegu, besteak beste, Eneko Llanos, Cle­mente Alonso, Mathias Hecht eta Scott Neyedli triatloiko izarrak.

Ekainaren 26ean, Europako Txapelketa, Gasteizen

Peru Alfaroren helburu nagusia, aurten, distantzia luzeko Europako Txapelketa da. Gasteizen jokatuko da txapelketa hau, eta Ironman famatuekin batera, Triatloiko modalitate gogorrena da. Gasteizen, 4 km igerian, 120 km bizikletan eta 30 km korrika egin beharko ditu Alfarok, gutxi gora behera, 6 orduko lana. Aurten ez du bere burua beste urte batzuetan bezala ikusten. 20 km-tik gorako korrika saioetan nabaritzen du txispa falta zaiola; beste guztiek lasterketako azken momentuan ateratzen duten txispa hori, alegia Hala ere, Gasteizera ondo prestatuta joango dela uste du Peruk eta dena oso ondo atera ezkero lehenengo zor­tzien artean sailkatzeko esperantza du.

Unibertsitateko Munduko Txapelketan, 33garren

Orain dela bi aste, Valentzian izan zen Peru Alfaro Uni­ber­tsitateko Triatloiko Mun­duko Txapelketan. Meri­tuzko 33ga­rren postua lortu zuen distan­tzia olinpikoko txapelketa ho­rr­e­tan (1,5 km igeri, 40 km bizikletan eta 10 km korrika). Aur­ten­go prestaketa distantzia lu­ze­rako frogetara enfokatuta edu­kita, emaitza nahiko ona izan zen triatleta hernaniarrarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!