`Corazón rebelde´pelikula jarriko dute, gaur eta bihar Biterin.

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 12a, 02:00

Asteburu honetan ere, zineaz gozatzeko aukera izango da Biterin, Corazón rebelde pelikula jarriko dute gaur eta bihar. Pelikulan, Bad Blake da protagonista, azkenetan dagoen country abeslaria. Atzean utzi ditu milaka kilometro, emakume ugari, berarekin hitz egiten ez duen semea, eta alkohol litro ugari. Kontzertu batean, kazetari batek elkarrizketa bat egiteko aukera ematen dio, eta hortik aurrera bizitza beste era batera ikusten du. Gaur 19:30 eta 22:30etan, eta bihar 17:00 eta 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!