Ekintzaz betetako San Antonio bezpera

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 12a, 02:00

Ereñotzuko festak ostegunean hasi ziren, eta egun haundia izango da gaurkoa, San Antonio bezperakoa. Goizean goizetik, izango dute zertaz gozatu ereñotzuarrek, eta bertara hurbildutakoek.

Joan den ostegunean San Antonio jaiak hasi ziren Ere­ñotzun, eta atzo egun po­lita bizi zuten bertara ger­turatu zirenak. Batez ere, haurrei zuzendutako eguna izan zen. Bestetik, an­tolatzaileek azpimarratu nahi izan dute Esne beltza taldearen kontzertua, kaleratu berri duten diska aurkeztu baitzuten. Gaur ere, ekintzaz betetako eguna biziko dute Ere­ñotzun; alde batetik, Herri Olinpiaden finala izango da goizez zein arratsaldez. Be­raz, gazte giroa nagusituko da egun osoan zehar. Bestetik, 18:30etan futbol zelaian Larra eta Paollaren arteko desafioa egingo da. Ondoren, eguna ondo amai­tzeko, bi musika emanaldi egongo dira. Lehena, 23:00e­tan Oi dek oi taldearen eskutik. Eta bestea, Laiotz taldearena, 00:30etan hasi eta goizaldera arte iraungo duena.


San Antonio eguna bihar
Bihar ere egun haundia ospatuko da Ereñotzun, San An­tonio eguna. Urtero bezala, 11:30etan hain arrakastatsua den sagardo probaketa egongo da, eta ondoren 12:30etan herri kirolak. Bertan, Iñaki Perurena eta bere semea Inaxio, harriak jasotzen ibiliko dira. Arratsaldez ere bada gozatzeko aukera, 19:00etan bertso jaialdia hasiko da, beste batzuen artean, Maialen Lujanbio aurtengo txapelduna egongo da.


Astelehena azken eguna
Astelehena, jaien azken egu­na izango da, eta amaiera ona emateko, urtero bezala, Ugal­detxon pilota partidua jokatuko da arratsaldeko 17:30e­tan hasita beste hainbat ekintzen artean. 


GAZTE OLINPIADETAKO FINAL HAUNDIA GAUR EREÑOTZUN

2000. urtean jokatu ziren azkeneko aldiz Olinpiadak Hernanin, eta aurten Gazte Asanbladak antolatuta, he­rrian olinpiadak berregin dira. Apirileko azken asteburuan hasi, eta lau asteburutako iraupena izan dute. 20 talde inguruk hartu dute parte, hau da, 300-400 lagun inguruk. Aurtengo olinpiadek, aurrekoen helburu bera izan dute, koadrilak elkartu eta herrian saltsa sortzea, hain zuzen ere.
Gaur finala Ereñotzun ospatuko da San Antonio jaien egitarauaren barruan. Egun osoan zehar herri kiroletan arituko dira taldeak, goizeko 11:00etan hasiaz. Goizeko frogak amaitutakoan, bazkaria izango da partaideentzat (oilaskoak, tortilla eta sagardoa). Bazkal ostean, taldeentzat jokoren bat antolatuko da eta 18:30etan geldialdia egingo da, futbol zelaian apustu bat mamituko baita. Hau amaitutakoan, olinpiadetako kideek iruzkin zein grabaketak izango dituen ekitaldi bat egingo dute.


EKAINAK 12, GAUR
GOIZEZ:
10:00etan HERNANIKO OLINPIADEN FINALAK, futbol zelaian.
Herri kirol probak.
TRIKITILARIAK kalejiran ibiliko dira egun guztian zehar.
ARRATSALDEZ:
17:00etan OLINPIADEN AZKEN PROBAK.
18:30etan ‘DESAPIYUA’ Jon Larrañaga ‘LARRA’ eta Imanol ‘PAOLLA’ren artean. Futbol zelaian.
60 ontzako 2 enbor eta kana erdiko 4 enbor moztu.
6 Km korrika.
Ondoren OLINPIADEN SARI
BANAKETA ETA AZKEN FESTA. Plazan.
23:00etan OI DEK OI musika
taldearen emanaldia plazan.
00:30etan LAIOTZ taldearekin parranda goizaldera arte.

EKAINAK 13, BIHAR:
SAN ANTONIO EGUNA
GOIZEZ:
08:30etan Hernaniko txistulariekin DIANA bailaran zehar.
11:30etan SAGARDO
PROBAKETA, UR-MIA elkarteak antolatuta, plazan.           Sagardotegiak: ELUTXETA, IPARRAGIRRE, ELORRABI, OTSUA-ENEA, OLAIZOLA, GOIKO-LASTAOLA eta LARRE-GAIN.
12:30etan HERRI KIROLAK,
plazan. Hizlaria Iñaki Perurena. Fausto Mugerza eta Manolo Cañamares aizkolariak. Iñaki Perurena eta Inaxio Perurena harri jasotzen.
ARRATSALDEZ:
17:30etan TTARLA DANTZA
TALDEAREN emanaldia plazan.
19:00etan BERTSO JAIALDIA:
Joxe Agirre, Maialen Lujanbio,
Aitor Sarriegi, Jon Maia, Miren Amuriza eta Andoni Egaña.
Ondoren JAIETAKO ERRIFAREN
ZOZKETA.
21:00etan Afari herrikoia: ZIKIRO JATEA, plazan. (Txartelak salgai: Irrintzi tabernan eta Ur-Mia elkartean)

EKAINAK 14, ASTELEHENA:
IRUBIDIETA ETA
UGALDETXON FESTA
GOIZEZ IRUBIDIETAN:
11:30etatik 12:30etara BOLA ETA TOKA TXAPELKETA.
Ondoren Unai AGIRRE eta Jexux Mari IRAZU bertsolarien lehen saioa.
HAMAIKETAKOA egiteko aukera
ederra IRUBIDE jatetxean.
ARRATSALDEZ
UGALDETXON:
17:30etan hasita
PILOTA PARTIDUAK, Ugaldetxoko frontoian:
Aizkorbe - Apezetxea / Apezetxea – Salaberria Goizuetako gazteak eskuz M. Pagola - Ugalde/ E. Pagola
– Arizaga neskak palaz
Noble-Lizeaga / Erroizenea-Santa Kruz mutilak eskuz
Ondoren Unai AGIRRE eta Jexux Mari IRAZU bertsolarien bigarren saioa.
19:00etatik 20:00etara TOKA Txapelketa.
20:30ak aldera KUPELA
TALDEAREKIN ERROMERIA.
Segidan: San Antonio jaiei amaiera emateko suziriak
jaurtiko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!