Hernaniko Kronikak 10 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu du. Datorren igandean izango da, ekainaren 20an, eta herriko hainbat elkarte eta talderekin elkarlanean antolatu dute. Goizean Mendiriz Mendik ibilaldia egingo du Plazatik abiatuta. Tilosetan 11:00etatik aurrera, Pelota elkarteak, pelota partiduak antolatuko ditu eta umeentzako jolasak ere izango dira.
Arratsaldean ere
ekitaldi ugari
Arratsaldean, Eskoba eta Mus txapelketak antolatuko dira. Apuntatu nahi duenak Kronikako bulegotik pasa edo 943 33 08 99 telefonora deitu beharko du. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Gazteentzako tailerren ondoren Kontzertua emango dute Tilosetan Oi Dek Oi, Ania eta Laiotz taldeek.
Hernaniko Kronikak 10 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu du. Datorren igandean izango da, ekainaren 20an, eta herriko hainbat elkarte eta talderekin elkarlanean antolatu dute. Goizean Mendiriz Mendik ibilaldia egingo du Plazatik abiatuta. Tilosetan 11:00etatik aurrera, Pelota elkarteak, pelota partiduak antolatuko ditu eta umeentzako jolasak ere izango dira.
EGITARAUA
09:00etan, 2h 30min-ko ibilaldia Mendiriz Mendikoekin, Plazatik
abiatuta.
11:00etan, herriko pelotari
gazteen partidua, Tilosetan.
11:30etan, umeentzako jolasak, Tilosetan.
17:00etan, gazteentzako
tailerrak Gazte Txokoarekin.
17:00etan, karta-jokoak. Eskoba eta Mus Txapelketak. Saria: Berriak elkarteak jarritako lotea.
18:30etan, kontzertuak Tilosetan: Oi dek oi, Ania eta Laiotz.