San Joanak hastear direla, urtero bezala, ehundaka lagun korrika saioa egitera aterako dira Azeri Bila herri lasterketan. Hori datorren larunbatean izango da eta izena emateko epea zabalik dago jada. Osteguna da azken eguna. Egunean bertan ere aukera izango da apuntatzeko, baina 8 euro ordaindu beharrean, 10 euro ordaindu beharko dira.
Ohi bezala, ibilbidea 4,5 km-koa izango da eta bi buelta eman beharko dira. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta aurretik, haur eta gazteentzako frogak izango dira.
Felix Merinori omenaldia
Lasterketa hasi aurretik, Hernaniko korrikalariek omenaldia egingo diote maiatzean zendu zen Felix Merino hernaniar kirolariari.