AMR Refractarios enpresako langileek paroa egin zuten atzo, goiz eta arratsalde, eta datorren astean ere bi deialdi egin dituzte, ekainaren 16an eta 18an: 12:00etatik 13:00era; eta 17:00etatik 18:00etara. Langileen asanbleak erabaki du hiru paro egun deitzea, aldeko 40 boto, kontrako 1, eta 3 txurirekin. Enpresa konbenioan adostasunera ez dira iristen, eta langileek eskatzen dute: soldata %2 igotzeko, eta ordu extrak egin beharrean, kontratuak egiteko. Langileen esanetan, urtean 14.000 ordu extra sartzen dituzte, eta aurten, 5.500 ordu sartu omen dituzte, orain arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!