Jon Urbe argazkilariak egina da ‘Joan Festara!’ liburua, 2009ko San Joanetan ateratako argazkiekin. Salgai dago jada, 12 euroan.
joan Festara! argazki liburua aurkeztu zuten atzo. Liburuak biltzen ditu 2009ko San Joanetako ekintza ezberdinetan aterako argazkiak. Jon Urbe argazkilaria da egilea eta atzo azaldu zuen erronka bezala sortu zela ideia, eta helburua izan dela jaien alor ezberdinak biltzea, baina hernaniarren ikuspuntutik. «Hernaniarrek jaiak nola bizi dituzten bildu nahi izan dugu, eta ez gaueko giroa bakarrik. Egunez ere kaleak betetzen dira, hori da jaien esentzia, eta horrek ekartzen du gero gaueko giroa eta kanpoko jendea. Horregatik dira inguruko jairik ezagunenak eta Euskal Herriko potenteenetakoak».
Joan Festara! argazki liburua Udalaren laguntzarekin kaleratu da eta lehenengo aldia da halako produktu bat argitaratzen dela. Bertan 350 argazki inguru bildu dira, protagonista izaki Hernani eta hernaniarrak, Idurre Lukas kultura zinegotziak nabarmendu bezala. Liburua dagoeneko salgai dago, 12 euroan, herriko hainbat lekutan, hala nola, taberna, kiosko, okindegietan...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!