Elizatxo Ikastolako jaialdia gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 12a, 02:00

Egun guztiko egitaraua prestatu dute. Ikasleen ekitaldia, euskal dantzak, pailazoak, bazkaria, jolasak, Toka Txapelketa, puzgarriak, futbolina eta DJa izango dira.

elizatxo Ikastolak kurtso bukaerako jaialdia antolatu du gaur. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 10:30etan, ikasleen ekitaldia izango da Musika Eskolakoen zuzendaritzapean eta ondoren, Euskal Dantzak ikastolako dantza taldearekin, Saioa Lopez eta Amaia Perezen gidaritzapean. Emanaldia bukatzeko, 6garren mailakoen eskutik, denak Aerobiton dantza­tzeko prestatuko dira. 12:00etan, pailazoak izango dira eta 14:00etan, bazkaria. Arratsaldeko 15:30etan, berriz, DBHko ikasleek antolatutako jolasak izango dira eta gurasoek Toka Txapelketa izango dute. Puzgarriak eta futbolina ere izango dira 16:00etan. Eta amaitzeko, DJ-a 18:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!