LAB eta ELA sindikatuek deituta, greba eguna dute gaur Gipuzkoako metalgintzako langileek. Atzo ere greba deialdia zuten, eta Hernanin egin zuten eskualdeko manifestazioa. Bi sindikatuok adierazi dute enpresa haundietan ia erabatekoa izan dela grebaren jarraipena, eta enpresa txikietan haundia. Gaur manifestazioa egingo dute Bulebarretik aterata, 11:30etan.
Bestalde, LABek autobusa antolatu du, Bilboko manifestazio nazionalerako, larunbatean. Apuntatzeko, Garin tabernan, edo 943 336062.