7 taldeei omena, 7garren azokan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 11a, 02:00

Atzo ireki zuten Garagardo Azoka, Hernaniko errugbi tal­dekoek, eta datorren igandera bitartean izango da irekita.
‘7’ zenbakia izan zuten gogoan atzoko irekiera ekitaldian: «ka­tuaren zazpi bizitzaz edo Euskal Herriko zazpi probin­tziez gain, zazpigarren aldiz antolatu dugu aurten Gara­gar­do Azoka, hiru Ti­lo­se­tan egin ziren, eta lau Atse­gin­degin». Eta garrantzitsuena, zaz­pi errugbi talde, maila edo jokalari multzo ditu elkarteak, eta horiek omendu zi­tuz­ten atzo, irekiera ekitaldian; hasi txikienetatik (poke­mo­nak), eta talde nagusietara.

Aurtengo emaitza bikainak gogoratu zituzten; ho­rien artean na­gu­­siak lor­tzeko zorian izan direna: Oho­rezko A mailara igotzea.

Itxa­ro­penez be­gi­ratzen dio­­te datorren urteari, eta azoka ere udaberrian, itxaropen sasoian egin dute. Horre­ga­tik, igandera bitarte, hernaniar asko azalduko den itxaropena dute. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!