Garagardo aukera ederra Atsegindegin, gaurtik igandera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 10a, 02:00

Hernani Errugbi Elkarteko talde guztiek desfilea egitearekin batera, Garagardo Azo­kak ateak irekiko ditu gaur, arratsaldeko 18:30etan, Atse­gindegin. Igandera bitarte, lau egunetan, izen haundiko ga­ragardo ezberdinak edan eta ukondoa eta saltxi­txak jateko aukera izango da giro ezinhobean.

Gaur 19:30etatik aurrera, afaltzeko aukera
Ordutegiari dagokionez, astegunez eta asteburuan aukera ezberdina izango da. Gaur eta bihar, esaterako, afaltzeko or­duan izango da zabalik. Gaur, arratsaldeko 19:30e­­tatik goi­ze­ko 01:00etara egongo da zabalik, eta ostiralean 00:00ak arte bakarrik; izan ere, Ere­ño­tzuko jaien barruan, kon­tzer­tuak izango dira 23:00etatik aurrera.
Larunbat eta igandean be­rriz, afaltzeaz gain, bazkal­tze­ko aukera izan­go da eguerdiko 12:30etatik arra­tsaldeko 16:00etara. Afaltzeko ordutegia asteguneko bera izango da. Arratsal­deetan, 16:00etatik 19:00e­tara, garagardoa edateko aukera bakarrik izango da.

Igandean, denboraldi bukaerako festa
Garagardo Azokaz gain, denboraldi bukae­ra­ko festa antolatu du Errugbi Elkar­teak igandean. Bazkaria egin­go dute elkartea osa­tzen duten guztiei zuzendua, bai­ta guraso, anai-arreba eta bi­ko­­teei ere. Menua bertan egindako paella bat izango da. Joateko asmoa dutenek, lehenbailehen abisatzeko es­katu dute antolatzaileek, de­na behar bezala antolatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!