Hernaniko Motolagunak taldeak Pirineotara irteera antolatu du ekainaren 19 eta 20an eta izen ematea zabalik dago. Ekainaren 14a baino lehen apuntatu behar da Orkolagako tailerretan. Ibilbidea honakoa izango da: Hernani-Garde-Arette-Anzanigo. Atsegindegitik aterako dira 09:00etan. Prezioa: 55 euro bazkideek eta lagunek; eta 60 euro bazkide ez direnek. Prezioaren barruan sartzen dira hamaiketakoa, bazkaria, afaria, lo egitea (ez da zakurik eraman behar) eta gosaria. Plazak 25era mugatu dituzte.
Horrez gain, igande honetan hamaiketako irteera egingo dute. Atsegindegitik abiatuko dira 09:00etan.