Hernaniko gazte eta nagusiak elkarrekin ariko dira kantuan bihar, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 10a, 02:00

Goiz Eguzki Abesbatzak eta Musika Eskolako Gazteen Abesbatzak kurtso bukaerako kontzertua antolatu dute bihar. Beraz, herriko gazte eta nagusiak elkarrekin ariko dira kantuan. Emanaldia Milagrosan izango da arra­tsaldeko 19:00etan.
Abesbatza bakoitzak zazpina abestiko emanaldia es­kai­niko du. Goiz Eguzkikoak Javier Zubimendiren zuzendaritzapean ariko dira kantuan eta gazteak Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean. Kontzertua bukatzeko, bi abesbatzek elkarrekin abesti bat kantatuko dute.

EGITARAUA:

GOIZ EGUZKI ABESBATZA:
Jo eta kintze    Jo. Maris
Un viejo amor    A. Esparza
Maitia nun zira    J. Uruñuela
Orra hor goiko    F. Remacha
Zorongo        F. Vila
Volare        D. Modugno     Azken dantza    M. Pagola

GAZTEEN ABESBATZA:
Barda ginen    J. Busto
Xurian xuri        J. Guerrero
Bo Yabo Haboker    J. Hadar
Killing me softly
with his song    J. Long
Nesiponono    J. V. Der Sand
Cubanita        E. Ugalde
Niska banja    N. Page 
 
BI ABESBATZAK:
Sgnum        T. Susato   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!