Gaur eta bihar greba metalean

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 10a, 02:00

LAB eta ELA sindikatuek deituta, greba egunak izango dituzte gaur eta bihar Gipuz­koako me­taleko langileek. Ga­ur eskualde mailako manifestazioa izango da Hernanin, 11:30etan Kara­be­le­tik aterata. Bihar, berriz, he­rrialdeko ma­ni­festazioa izan­go da 11:30e­tan Donos­tiako Bule­ba­rrean.

Gustora erantzunarekin
CCOO eta UGT sindikatuek dei­­tuta, greba eguna izan zen herenegun, estatu osoko sektore pu­­bli­koan eta eran­tzuna positiboa izan dela azaldu dute sin­dikatuok. CCOOk emandako datuen arabera, Gipuz­koako Di­pu­tazioan %35eko ja­rraipena izan zuen eta Uda­letan %30, bes­teak beste.

Manifestazio nazionala etzi
Euskal Herriko gehiengo sin­di­kalak deituta, manifestazioa izango da etzi Bilbon, Mu­rriz­ketarik ez! euskal langileok gure etorkizunaren jabe lelopean. Her­­naniko LABek autobusa an­tolatu du. 15:30etan aterako da Atsegindegitik. Ize­na emateko: 943 33 60 62, hernani@labsindikatua.org edo Garinen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!