Batzarra bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 9a, 02:00

Bukatzear diren Herri Olin­piadei buruz hitz egiteko batzarra izango da bihar, 19:00etan Biterin. Ereñotzun ospatuko den olin­pia­den azken eguneko argibideak emango dira eta Gazte Asan­bladak dei egiten die taldeko ordezkariei bilerara azaltzeko. Ereñotzura joateko eta bertan bazkaltzeko Gazte Asanbla­dak txartelak jarri ditu salgai 10 euroan olinpiadetako partaideentzat, eta txartelak erosteko azken aukera izango da. Bitar­tean txartelak Goiz Argi tabernan egongo dira salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!