Umeen Argazki Rallyko sariak banatu zituzten joan den ostiralean eta Enaitz Gurrutxaga Arozena eta Andoni Rey Ortiz izan dira sarituak. Lehenengo aldiz ospatu da aurten umeentzako Argazki Rallya eta 30 ume inguruk hartu dute parte. Irabazleek argazki kamera digital bana eraman zuten etxera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!