Hernaniko Kronikak 10 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu du. Ekainaren 20an, igandean izango da. Jaialdia herriko elkarte eta talde ezberdinekin elkarlanean antolatu du. Hori horrela, mota ezberdinetako ekintzak izango dira, hala nola, ibilaldia, pelota partidua, haurrentzat jokuak eta gazteentzat tailerrak, bertso-bazkaria, karta-jokoak eta kontzertuak.
Bazkaria 20 euroan
Bertso-bazkaria 100 lagunentzako izango da Santa Barbara elkartean. Txartelak salgai daude Kronikan bertan eta Aralar, Oindi eta Kixkal tabernetan, 20 euroan.
Karta-jokoetan, Eskoba eta Mus Txapelketak izango dira eta izena ekainaren 19a baino lehen eman behar da Kronikan. Bertatik pasa, 943 33 08 99 telefonora deitu edo kronika@kronika.net helbidera idatzi.
EGITARAUA:
09:00etan, 2h 30min-ko ibilaldia Mendiriz Mendikoekin, Plazatik
abiatuta.
11:00etan, herriko pelotari
gazteen partidua, Tilosetan.
11:30etan, umeentzako jolasak, Tilosetan.
14:00etan, Bertso-bazkaria Santa Barbara elkartean.
17:00etan, gazteentzako
tailerrak Gazte Txokoarekin.
17:00etan, karta-jokoak. Eskoba eta Mus Txapelketak. Saria: Berriak elkarteak jarritako lotea.
18:30etan, estilo ezberdinetako kontzertuak Tilosetan.