Ingurumen Sailak jakinarazi du, ekainaren 23tik aurrera, giltza-txartela erabili beharko dela hondakinen bilketa guneetara sartzeko. Giltza-txartela behar dute atez ateko bilketa zirkuitotik kanpo geratzen diren etxebizitzetako familiek eta atez ateko bilketaren ordutegi edo egutegira moldatu ezin dutenek. Giltza-txartela atez ateko bulegoan eskuratu daiteke (Kardaberaz, 25). Epea ekainaren 14an, asteartea, zabalduko da. Bulegoko ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!