Administrazioa da euskerazko eskaintza altuena duen sektorea

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 8a, 02:00

Euskaini azterketa egin du Hernanin Soziolinguistika Klus­­terrak Udalarentzat, he­rri­an euskerazko eskaintza zen­batekoa den jakiteko. Bil­du­tako datuen ara­bera, Her­na­nin, orokorrean, euskerazko eskaintza 0,53koa da 0-1eko eskalan. Emaitza hori kale erabileraren datuaren gai­netik dago, na­bar­men, eta ezagutza datuaren azpitik, baina oso gertu. Hala azaldu zuen Asier Ba­sur­to Klus­terreko kide eta az­terketaren arduradunak mai­a­­tzaren 27an, Hernaniko AEKn egindako aurkezpenean.
Sektoreka hartuta, berriz, Admi­nistrazioa da euskerazko es­kaintza altuena duen sektorea (0,74). Gizartean, euskerazko eskaintza maila altua topatu dezakete herritarrek (0,71). Hezkuntza eta Osasun­gintza sektoreetan, berriz, euskerazko eskaintza maila ertainekoa da: 0,65 eta 0,57. Eko­no­mian, eskaintzaren erdia baino gutxiago (0,45) bakarrik esku­ra­tu daiteke euskeraz eta he­da­bideen aldetik, euskeraz ja­so­tzen dutenaren proportzioa oso baxua da (0,25).

Guztira 611 eskaintzaile neurtu
Azterketa hau egiteko, he­rritarrei zerbitzuren bat es­kai­­­tzen dion guztia neurtu da. Guz­tira 611 eskaintzaile.  Az­ter­­­keta hau egiten dela bi­ga­rren aldia da, 2003an egin zen lehenengoz. Honen bi­dez, eus­­keraren egoeraren neurri bat eskuratzen da alde batetik, eta bestetik, hizkuntza plangintzari begira, indar-gune eta ahul-guneak identifikatzen la­gun­tzen du, hau da, Udaletik non eragitea komeni den zehazten du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!