Greba orokorra gaur sektore publikoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 8a, 02:00

CCOO eta UGT sindikatuek gre­ba deitu dute gaur, sektore publikoan, Espainiako go­ber­nu­ak agindu dituen murrizketak direla eta; hala nola, zerbi­tzu publikoetako langileen soldatak %5 jaistea ekainetik au­rre­ra eta 2011n pentsioak izoztea, besteak beste. Deialdia es­ta­tu mailakoa da.
Bestalde, LAB eta ELA sin­di­katuek deituta, hirugarren eta laugarren greba eguna izan­go dute Gipuzkoako me­ta­­leko langileek ostegun eta ostiralean.

Manifestazio nazionala larunbatean
Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta, manifestazioa izango da larunbatean Bilbon Murrizketarik ez! Euskal langileok gure etorkizunaren jabe lelopean. Hernaniko LABek autobusa antolatu du. 15:30etan aterako da Atsegindegitik. Ize­na emateko: 943 33 60 62 telefonora deitu, hernani@labsindikatua.org helbidera idatzi edo Garin tabernan apuntatu. Ma­nifestazioa Jesusen Biho­tzetik abiatuko da 17:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!