Egun osoan reiki saioak egingo dituzte datorren larunbatean, Iturritxo elkartean.
10 euro ordaindu behar dira, 45 minutuko reiki saioagatik. Helburua da dirua biltzea, eta Nepalgo Drukpa Dön Gyü elkarteari emateko. Hamar urteko gerrak eraginda, Nepalen umezurtz asko daude monastegietan, eta elkarte honek monastegi horiei laguntzen die. Reiki saioetan aurrez apuntatu behar da: 675 704 214.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!