Agur festei, beste urtebetez

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 7a, 02:00

Osiñagak bi egun eta gero agur esan die festei, datorren urtera arte. Atzo giro ederra izan zen Arria­tsun, eguraldiak segurantzirik ez bazuen ere. Pelota partiduak, bazkaria, herri kirolak... eta sasoirik onena zutenentzat, dantza saioa izan ziren, aukeran, Osi­ña­gan. Agur beraz, bi eguneko festaren ondoren. Hiru, joan den asteburukoak kontatuz gero; alegia, mus txapelketak. Txapeldun, Iña­ki Latxe eta Jexus Bidani izan ziren. Bigarren, Jose Luis Toledo­txiki eta Jon Urdan­garin. Hiru­garren, Joxe Angel Etxe­berria eta Xabier Etxeberria. Eta laugarren, Joxe Zubiondo eta Jexus Arrieta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!