Italian, Gipuzkoako ordezkaritza

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 7a, 02:00

Italiako Atez-ateko sistema ezagutzeko, talde bat joan da egun hauetan, Gi­puz­­koako herri ezberdinetatik. Larunbatetik asteazkenera Italiako iparraldean ibiliko dira. 40 pertsonek osatzen dute taldea; tartean, alderdi politiko gehienetako ordezkariak, jarraipen batzordeetako he­rri­­tarrak, eta kazetariak dau­de:  Kro­nika, Goiena...

Italiako Atez-ateko sistema ezagutzeko, talde bat joan da egun hauetan, Gi­puz­­koako herri ezberdinetatik. Larunbatetik asteazkenera Italiako iparraldean ibiliko dira. 40 pertsonek osatzen dute taldea; tartean, alderdi politiko gehienetako ordezkariak, jarraipen batzordeetako he­rri­­tarrak,
eta kazetariak dau­de: Kro­nika, Goiena...


San Markos mankomunitatetik Ricardo Ortega eta Ima­nol Azpiroz joan dira. Uda­letxeetatik, Alkateak: Mi­kel Izagi­rre (Urnieta), Xabier Mikel Erre­kondo (Usurbil), Aitor Etxeberria (Oiartzun) eta Marian Beitiala­rran­goi­tia. Zinegotziak: Donostia, Pa­saia, Errenteria eta Lasarteko zinegotziak. Herri horietako jarraipen batzorde edo bestelako taldeetako herritar ugari ere bai. Bestalde, Deba­goie­neko herrietatik (Antzuola, Bergara, Arrasate…) ere talde zabal bat joan da Italiarren sistema ezagutzera.  

Hernanitik, Udaleko kideak, eta Jarraipen Batzordeko kide bat (Ibon Zapiain) joan dira Italiara. Italiara joateko aukera izan du Hernaniko Kro­ni­kak ere, eta Ekhi Zubiria her­naniarrak emango du han ikusitakoaren berri.

Lauzpabost eguneko egonaldia egingo dute. Torinon eta Alban. Asmoa da herri eta mankomunitate ezberdinek be­ren zaborra Atez-ateko sistemaren bidez nola gestiona­tzen duten ikustea. Horre­ta­ra­ko, inguruetako udal eta tal­deekin bilerak, hitzaldiak eta bisitak antolatuta dituzte.

Hernaniko Kronikak, bi­daia honen berri emango du sakonago, ekainaren 19an.

Albairateko konpostaje planta, 30 tonelada organiko, egunean

-Ekhi Zubiria Etxeberria-

LARUNBAT eguerdian iritsi gara Milanoko aireportura. Autobusa hartu eta Albai­ra­te herrira (Milanoko probin­tzian) joan gara, lehenengo bisita egitera. Han, Noviglia kontsortzioko kideekin el­kar­tu, eta konpostaje planta bat ikusteko aukera izan dugu.

20 herri, 100.000 biztanle
Albairate, Noviglia kon­­tsortzioaren barruan da­go, eta 20 herritik gora, eta 100.000 biztanle baino gehiago biltzen ditu, bere baitan. Bilketa selektiboa nahitaezkoa da herri guzti hauetan.
Arratsaldeko 16:00ak al­de­ra iritsi gara Albairateko konpostaje plantara, eta bertan, Giovanni Pioltina kon­tsor­­tzioko ingurugiro teknikariak azaldu du, plantaren prozesu osoa.
Pioltinak emandako datu batzuk aipatzearren, esan behar da, planta horretan, eguneko 30 tona organiko biltzen direla, bertan trata­tzeko. Pixuaren %60a, Atez-Ate etxeetan bildutako hondakinarekin lortzen da; beste %40a, baratza eta nekazari­tzatik jasoa da. Na­has­keta horri 3-4 hilabeteko trata­men­dua ematen zaio, eta bukaeran, ateratako lurra, ne­kazaritzarako ongarri be­za­la erabiltzen da.
Prozesuaren kostua 90 euro tonako da. Konpostaje planta ikusi eta gero, No­vi­glia konsorzioko presidenteak, Carlo Ferré-k, hitzaldia eman zuen Museo Agri­co­lo-an, talde guztiarentzat.
Ber­tan azaldu zituen, Atez-Ate­koa egiteko beraiek
erabiltzen dituzten modu ezberdinak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!