Hernaniko bikote bat finalean izango da, datorren ostiralean, Donostiako Gaska Trinketean. Garbiñe Tijero eta Mirari Pagolak joan den ostiralean 30-23 irabazi zieten Arriolari eta Pierolari, beroa nagusi izan zen partiduan. Hernaniarren kontrario izango dira, Goenaga eta Moron, Urnieta eta Irungoak. Eskarmentu haundiko bikotea da, batez ere trinketean aritzen dena. 3 eta 4garren postuengatik borrokan beste hernaniar bat ere izango da. Eli Pagolak, Randez lagun zuela, galdu egin zuen joan den ostiralean, 30-23, Goenaga eta Moronen kontra, eta datorren ostiralean arantza hori atera nahiko du, finala baino lehenago jokatuko den partiduan. Gaskan, 20:10etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!