Bederatzigarren finala, datorren igandean, Azpeitiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 6a, 02:00

Igandean jokatuko du Hernanik Herriarteko Txapelketako finala, Donostiako Atano III.a pelotalekuan, goizeko 10:30etatik aurrera.

Azken urteetan, Hernani, He­rriarteko Txapelketako fi­na­le­tako partaide ia ohikoa bihurtu da. Marka haun­dia da hori, kontuan izanda, txapelketa 1968an hasi zela, eta 1999 urterarte behin bakarrik iritsi zela talde hernaniarra finalera. Tolosako Beotiba­rren jokatutako finalean, Se­gurak Her­nani menperatu zuen, hernaniarrek horrelako final batean egindako lehen agerpenean.

Igandekoa, Hernaniko taldeak Herriarteko Txapel­ke­tako finaletan egiten duen bederatzigarren agerpena izan­go da eta horietako hirutan lortu dute pelotari hernaniarrak txapela janztea.

Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da finala goizeko 10:30etatik aurrera. Azpeitia izango da aurkaria, zihur aski, txapelketa hasi aurretik gehienek faborito jotzen zuten taldea. Txapela etxera ekarri nahi badute, hernaniarrek gogor borrokatu beharko dute azpeitiarren aurka.

Behin bakarrik izan dira aurrez aurre hernaniarrak eta azpeitiarrak, herriarteko finalean. 2004an izan zen, eta az­peitiarrek lortu zuten ga­rai­pena. Kadeteetan, Ojuel eta Grajalek irabazi zuten 22-4; jubeniletan, juxtu-juxtu galdu zuten Aizpitartek eta Gorro­txa­tegik, 22-18; eta nagusietan ere galdu egin zuten, Erroi­zeneak eta San Sebas­tia­nek, 22-10.

Aurten, beste ‘ixtori’ bat
Baina igandekoa beste istorio bat izango da. Azpeitia aterako da faborito, baina Hernanik ere talde polita du, eta sorpresa emateko sei arrazoi, gazte eta sasoiko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!