Julio Barea: «Hernani lehenengo bagoian jarri da zaborrak kudeatzen, Kataluniaren parean»

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 6a, 02:00

Greenpeaceko Kontaminazio saileko arduraduna izan zen ostiralean Hernanin, Julio Barea, Greenpeaceko beste lau kidek lagunduta. Inzineradoraren kontrako borrokan ari da Greenpeace buru belarri, eta Atez Ateko sistema jo du «ezinbesteko neurri» gisan, Hernaniko Kronikari adierazi dionez. Greenpeaceko erronka nagusiei buruz ere aritu da Barea.

«Hernanik erakutsi du, in­zi­ne­radorak ez duela ezer­ta­ra­ko balio eta sistema prehis­to­ri­koa dela», garbi adierazi zuen Julio Bareak, joan den ostira­lean, Hernaniko Atez Atekoa ikusteko egin zuen bisitan.

Julio Barea Madrilekoa da, eta Greenpeace taldean ari da lanean zazpi urtez. Azken hi­ru urteetan zaborren ku­dea­­keta lantzen ari da, Green­­peaceko Kutsadura sai­la­ren ba­­rruan. Mundu mailan Ita­lia, eta gure inguruan Ka­ta­lu­nia, eredu jotzen ditu Bareak, zaborrak gestionatzen. Hel­bu­ruak oso garbi omen ditu Greenpeacek: erraustegirik ez, eta zaborrak zero, edo ezerrezera ekartzea.  

«Argentona edo Tianaren pare jarri da Hernani,
hiru astean»

«Buru-buruan jarri da Herna­ni zaborrak gestionatzeko ordu­an. Hiru astean Atez Atekoa hain txukun egitea ez da erra­za; ezagutzen ditugu beste ka­su batzuk, eta onenen pare da­go Hernani, Tiana edo Ar­gen­tonaren pare». Hernani kasu in­teresgarria dela azal­du zuen Bareak ostiralean, herri haun­di xamarra delako, eta Atez Ate­ko bilketa sisteman eredu izan litekeelako Gipuz­koan. «Her­nanik, Usurbilek eta Oiar­­tzu­ne­k, erakutsi dute po­si­ble dela beste bide bat, erraus­­tegiaren ordez. Apus­tu haun­dia da, baina etorkizuna hor da­go; ez egin dudarik. Gipuz­koak jakin behar du hori».

«Zaborrak erretzea, gaur egun, astakeria ulertezina»
Greenpeacen ustez, gaur egun erraustegiak ez du ez hanka eta ez buru. «Erraustegiak eragiten ditu, berotegi efek­tuko gasak; klima aldaketa azkartzen du, osasun kaltea izugarriak sortzen ditu...  Hori aspaldi demostratuta dago, baina indartzen ari dira berriz, sekulako negozioa direlako».

Palma de Mallorcako kasua adibide bezala jarri zuen Ba­reak, «Erraustegia daramakien enpresak kontratu bat lortu du, 2041 urtera arte. Politika horiek modaz erabat paseak dau­de, eta politiko horiek eu­roa­ri begira daude erabat».

Erraustegia eta Atez Ateko sistema erabat kontrajarriak direla esan zuen Bareak. «Ba­tek behar duena, besteak ken­du egiten dio. Alegia, erraus­te­giak erregaia behar du, eta Atez Atekoak kendu egiten dio».
Alde ekonomikoa oso gu­txi ikertu dela dio Bareak, baina ekonomikoki ere erraus­tegiek arazo haundiak dituztela uste du. «Gipuzkoako Diputa­zioak zorretan sartu nahi du pro­bin­tzia osoa. Erraustegiak ez dira errentableak, lan­pos­tuak dese­giten ditu... Asturia­sen erraus­tegia egitera dijoaz, eta guk demostratu dugu, in­guruan badituela 500 esne-esplotazio, hankaz gora joan­go direnak, ezingo dutelako inguru har­ta­ko belarra bazka bezala era­bili».  

Italia munduko lehen postuan, 1.700 herri
Atez Atekoa egiten

Bosgarren kontenedo­rea Greenpeacek nola ikusten duen galdetuta, Bareak dio, «emaitza oso bajuak» ematen ari dela Atez Atekoaren on­do­an.
«Helburua da, zero zabo­rre­ra hurbiltzea, ahal den gehiena. Tianak (Bartzelona) %90 birzikla­tzen du, adibidez.  Horiek dira eredu onak, eta horra inguratu behar dugu».     

Mundu mailan, jarraitu be­harreko eredua Italia dela uste du Bareak, eta badirela ge­hia­go ere. «Italian, 1.700 herri ari dira zaborrak Atez Ate biltzen. Ka­talunia ere ez da adibide txarra, Mallorcan ere herri asko apus­tua egiten ari dira. Eta mundu mailan, Flandes, San Fran­cis­co... Ea Gipuzkoa ere bide ho­rretan sartzen den».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!