Joxe Zubiondo eta Juan Miguel Iraola omenduko dituzte gaur Osiñaga auzoan. Lepatxiki edo Perropa baserrikoa da Joxe, eta Bortolueneakoa berriz, Juan Miguel. Osiñagako jai batzordeak aurten bi auzotar horiek omentzea erabaki du, eta eguerdian egingo zaie omena, auzoko festen barruan. Horrez gain, urteroko moduan, egun guztiko festa dago gaurko prestatua. Arriatsu eskolan izango dira ekitaldi gehienak, eta denen gustua egiteko modua izango da. Mugitu nahi duenarentzat, Xapre trikitixa taldea egun guztian giroa alaitzen, eta 13:00etan Osiñaga Jazz Band. Baita auzo-kirolak ere: trontza, txinga, soka-tira... izerdia bota nahi duenak ez du aitzakirik. Begira, egonean denbora pasa nahi dutenek ere aukera faltik ez dute: pelota partiduak dituzte eguerdian, eta Telleria eta Peñagarikano bertsolariak eguerdi eta arratsean. Gosea berdintzeko berriz, herri bazkaria dute, beti bezala, 14:00etatik aurrera.
Zumaiarra nagusi atzo
Etxeberria zumaiarraren zaldia nagusitu zen atzo, 800 kiloko harriarekin, eta 20 minutuko saioan. Imanol Paollaren zaldiak 61,5 plaza egin zituen, Zumaiako Etxeberriarenak berriz, ia bost gehiago, 66 plaza, hain justu.
EGITARAUA: Ekainak 6, igandea
- Egun osoan: Xapre trikitixa taldea giroa alaitzen
- 12:00: ‘Auzokoak gogoratuz’, beheko zubian.
- 12:30: Pelota partiduko finala.
- 13:00: `Osiñaga Jazz Band´aren emanaldia.
- Ondoren: Telleria eta Peñagarikano bertsolariak.
- 14:00: Herri bazkaria Arriatsun.
- Ondoren: Auzo kirolak: trontza, txinga, soka-tira, eta abar. Bertsolariak.
- 20:00: Dantza Xapre taldearekin.