Banakako Txapelketarekin itzuliko da erremontea Galarretara

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 5a, 02:00

Erremonteko Banakako txapelketa asteburu honetan hasiko da Uharteko `Euskal´ frontoian. Erremodelazio lanak bukatuta, txapelketa honen bigarren fasea eta finala Hernaniko Galarreta frontoian jokatuko dira.

Azkenaldian erremodelazio lanak zirela eta itxita egon bada ere, ekaina amaitu baina lehen berriz ere irekiko ditu bere ateak Hernaniko Galarreta frontoiak. Oria­mendi enpresakoek asteburu ho­­n­etan hasiko den Bana­kako Txapelketaren fase erabakigarriena eman diote Her­naniko frontoiari, eta bertan, txapelketaren bigarren fasea eta finala jokatuko dira.

Banakako Txapelketak formatu berria
Berrikuntza nagusi bezala, aurtengo txapelketan, Oria­mendi enpresaren koadroa osatzen duten 31 erremontista profesionalek hartuko du­te parte. Lehenengo fasean 25 erre­montista arituko dira kan­poraketa sistemarekin eta bost onenak bigarren faserako sailkatuko dira.

Bigarren fasean, izarrak
Bigarren fase honetan, koadroko pelotari onenetakoak sartuko dira txapelketan. Zeberio II, Ezkurra, Lizaso, Urriza eta Juaristik lehenengo fasetik eusten dioten bost erremontisten kontra jokatu beharko dute partidu bakarrera. Bigarren fase honetako partidu guztiak Galarretan jokatuko dira eta irabazleak finalerdietako ligaxkarako sailkatuko dira.

Urrutia, iazko txapelduna, finalerdietan.
Kanporaketa hauetatik bost erremontista pasako dira ligaxkara eta 3 pelotariz osatutako bi multzo osatuko dituzte. Ligaxka honetarako seigarren pilotaria Urrutia izango da, iaz txapelduna izateagatik finalerdietarako zu­ze­nean sailkatu dena. Bi multzoetako lehenengo sailkatuek jokatuko dute 2010eko erremonteko banakako txapelketako finala. Dena ondo badoa, Hernaniko Galarreta frontoian jokatuko da finala Irailaren 4ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!