Hernani-Goizueta mendi martxa eta bazkaria gaur, Txinpartarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 5a, 02:00

Txinparta koadrilak bere eguna ospatuko du gaur eta urtero bezala, Hernanitik Goizuetara mendi martxa egingo du goizean, 07:00etan aterata Plaza Berritik. Besteak beste, Errekaleku eta Altzaburu parajeetan mairubaratza ikusiko dute. Goizuetatik Hernanira autobusean joango dira eta bertan, Txantxangorri elkartean bazkalduko dute. Bazkaltzeaz gain, 33garren Sagardo Txapelketa egingo dute. Kide bakoitzak bi sagardo botila eramango ditu, nahi duen lekutik. Bazkalostean sari banaketa izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!