Uraren inguruko hausnarketen berri eman diete Udalari.

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 5a, 02:00

Azken urteetan bezala, Eskola Agen­da 21 programa izan da mar­txan aurten ere, bost ikaste­txee­ta­ko umeen artean. Ikasturte honetan, ura izan da aukeratutako gaia eta horren inguruan egindako haus­­narketak eta proposamenak luzatu zizkioten atzo Udalari. Gaz­tetxoek azaldu zuten, uraren gehiegizko erabilera dela batez ere arazo nagusiena. Besteak beste proposamen hauek luzatu zizkioten Udalari: iturrietan ur kontsumoa murrizteko sistemak jartzea, lorategietan eta kaleak garbitzen ur gutxiago gasta­tzea, herritarren kontsumoa kontrolatzea, ibai eta errekak garbitzea, informazio kanpainak bultzatzea...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!