Joan den larunbatean X. Tamayo Pintura Lehiaketa izan zen Chillida Lekun eta herenegun jaso zituzten sariak irabazle eta finalistek. Guztira 29 sari banatu dira aurtengo lehiaketan, sei mailatan banatuta. Lehenengo sailkatuak honakoak izan dira: 6 urte arte, Claudia Ubillos Lekuona txapeldun eta Leire Arrieta Larruscain azpitxapeldun. 7-8 urte bitarte, Nahia Prieto Lizarralde txapeldun eta Uxue Miguelez Aranguren azpitxapeldun. 9-11 urte bitarte, Elisa Igoa Vigura txapeldun eta Iker Sancho Peinado azpitxapeldun. 12-16 urte bitarte, Ainhoa Gil Moro txapeldun eta Adrien azpitxapeldun. 17-25 urte bitarte, Marina Artola Gabilondo txapeldun, Arantxa Cotera Garcia bigarren eta Igone Gracia Murillo hirugarren. Helduen mailan berriz, Maite Ramirez Elcano txapeldun, Mikel Rotaetxe Gallano azpitxapeldun eta Jose Reyes Ramos Rodriguez hirugarren. Sorkuntzako Saria Koldo Agarrabere Etxeberriak lortu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!