Atzo bigarren greba eguna izan zuten Gipuzkoako metalaren sektorean, LAB eta ELA sindikatuek deituta, alde batetik, eta bestetik, CCOOk. Eta sindikatuek balorazio oso positiboa egin zuten emandako erantzunaren gainean. Hernanin, eskualdeko metaleko langileak kalera atera ziren hitzarmen duin baten alde. 1.000 pertsona inguru bildu ziren LAB eta ELA sindikatuek deitutako manifestazioan, sindikatuon arabera. Enpresa haundietan guztiak itxita egon zirela azaldu zuten, Selak izan ezik, eta txikietan ia denak. Zaharren Egoitzetan eta grafikagintzan ere greba egunak izan dira aste honetan, eta jarraipen altua izan dela nabarmendu dute sindikatuek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!