Hernaniko Udaleko Ingurumen Sailak jakinarazi du Atez Ateko larrialdi guneetarako sarrera mugatu egingo duela aurki. Larrialdi guneak irekita ez edukitzeko erabakia partehartze prozesuan erabaki zela gogorarazi du, «larrialdi guneen erabilera okerrak saihesteko».
Hori horrela, Atez Ateko egutegi edo ordutegira moldatu ezin duten herritarrek Atez Ateko bulegoan egin behar dute larrialdi gune horiek erabiltzeko eskaria. Eskaria idatziz aurkeztu beharko dute eta egutegi edo ordutegira zergatik ezin duten moldatu arrazoitu. Eskaera egiten duten herritarrei larrialdi guneak itxi aurretik banatuko zaizkie sarrera-txartelak.
Landa eremukoek
aurrerago
Horrez gain, Ingurumen Sailak azaldu du Atez Ateko bilketatik kanpo geratu diren landa eremuko familientzat larrialdi gune horiek direla euren hondakinen bilketa guneak eta bilketa guneetara sartzeko sarrera-txartela eskuratu beharko dutela. Horretarako, beste epe bat irekiko da aurrerago.