«Estresa da gure arazoen iturri nagusia, eta estresak nerbio sistemari eragiten dio zuzenean. Eta bizkarrezurrean agertzen da desoreka hori, bizkarrezurra baita nerbio sistemaren zaindaria, edo babeslea». Hori da Juan Alonso mediku kiropraktikoak Kronikari adierazi diona. Alonsok hitzaldia emango du gaur Biterin, 19:00etan, Zure bizkarrezurra zainduz, osasuna lortu.
Estresa, arazoen iturri
«Medikuek idatzi izan dutenari erreparatzen badiogu, medikuntza-literaturari alegia, konturatuko gara, estresa dela, arazoen iturri nagusia. Estresa fisikoa izan liteke, edo psikologikoa; lan gehiegi egin dugulako, edo giza harremanetan arazoak ditugulako. Baina ia beti, 10etik 9tan, arazoa estresak ematen du». Juan Alonsok dio, pertsonak inguru batera moldatu behar duela, baldintza batzuetara, eta hor, desorekak sortzen direla. «Eta horrek, eragin zuzena du gure nerbio sisteman, eta ondorioz, gure osasunean».
Nerbio sistema orekatzen saiatzen da kiropraktika, eta hori bizkarrezurraren bitartez lortzen du.
Bizkarrezurra, sistema
primarioaren zati
Gorputzak ditu, hiru sistema nagusi: 1) Sistema primarioa: gorputzeko estruktura izango litzateke, «anklajea, edo oinarria» Alonsok dioenez. Bizkarrezurra horien artean. 2) Gihar sistema: gorputza mugitzen duena, «potentzia ematen diona, mugimendua; izan besoena, edo izan bihotzarena; arteriak, odola, sekrezioak... hor sartuko lirateke. 3) Nerbio sistema: kontrol sistema, gainerako sistemak kontrolatzen dituena, mugitzen dituena, besteetan eragina daukana.
Nerbio sistemaren desorekak beste guztiari eragiten dio, beraz. Bizkarreko arazoak, ondorio bat lirateke. Gaitzaren iturria bilatu nahi badugu, oinarrira jo behar dugu.
Teknika kiropraktikoa, «bizkarreko erradiografia»
Alonsok test bat egiten dio, hasteko, bezeroari; 7 faktore kontuan hartuta, detektatuko du, oinarrian nekea dagoen, tristura dagoen, urduritasuna dagoen eta abar; eta bizkarrezurrean nola islatzen den hori. Bizkarrezurrean, «gorputzeko erradiografia ikusiko dugu, eta konpontzen saiatu».
Lehendabiziko bertebrak, adibide nabarmen
Bertebra bakoitzak dauka bere eragina, eta funtzioa, baina lehendabiziko bi bertebrak izan litezke adibide nagusi. «Burmuinera lotuta daude gorputzeko zelula guztiak. Pentsatu ezazu, lehendabiziko bi bertebra horien artean pasatzen direla 100 triloi fibra! Pentsaera, arnasa, oreka... zona horrekin lotuta daude gorputzeko funtzio basiko asko. Hori orekatuta izateak berebiziko eragina du osasunean. Eta lehen bi bertebrak bezala, besteek ere denek dute beren funtzioa».
Kiropraktika, izena irabazten ari da bazter guztietan, eta gaur, gertutik ezagutzeko aukera izango du, Biterira hurbiltzen denak.
«Davenport hiria (AEB) Donostiaren gisakoa da, eta 400 mediku kiropraktiko ditu, Estatu Espainiarrak 180»
Kiropraktika 1895ean sortu zuen mediku kanadiar batek, Estatu Batuetan. Alonsok zientzia bezala definitzen du, eta filosofia bezala; arte bezala. Kiropraktika unibertsitatean erakusten da, eta lizentziatura bat da. 5.500 ikastorduko karrera da, 6-8 urteetan egiten dena, herrialdearen arabera.
Gure inguruan, Bartzelonan unibertsitatea zabaldu berri dute, baina gainerakoan, errekonozimendua lortzeko bidean da. Estatu Espainiarrean 180 kiropraktiko inguru ari dira lanean. Estatu Batuetan, Davenport hirian (Donostiaren parekoa) 400 ari dira.
Juan Alonso 2001ean lizentziatu zen, AEBetako Palmer University Munduko Kiropraktika Unibertsitatean.