Batzarra gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 3a, 02:00

Gaur 19:00etan batzarra izango da Biterin, eta bertan, Ere­ño­tzun jokatuko diren olinpiaden azken eguneko argibideak emango dira. Horre­ga­tik, Gazte Asanbladak dei egi­ten die taldeetako ordezkariei azal­tzeko. Ereñotzura joateko eta bertan bazkaltzeko Gazte Asanbladak txartelak jarriko di­tu salgai 10 euroan olinpiadetako partaideentzat. Txarte­la­rekin bazkaria eta joaneko autobusa ordainduko da; bueltakoa bakoitzaren kontura. Autobusak goizean eta gauean zehar izango dira. Guz­tia ondo antolatzeko, gaur, talde bakoitzeko ordezkariak bere taldean behar dituzten txartel kopurua jakin beharko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!