Ikasturte bukaerako jaialdia ospatuko du Langilek larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 3a, 02:00

ikasturtea bukatzear da eta Langile Ikastolari ere iritsi zaio bere jaialdia anto­la­tzeko eguna. Larunbatean izango da eta kurtsoari me­rezitako agurra emateko egun osoko egi­ta­rau zabala prestatu dute. Goi­­zeko 10:00etan 4garren mai­­lako ikasleen emanaldia izan­go da Kantuz Musika Es­ko­la­ko­en gidaritzapean. Buka­tu­­ta­koan, ibilaldiari ekingo diote: Tilo­setatik atera, Urbieta ka­lea, Chillida pasealekua, An­tziola, Sagasti-alde, Etxeberri, La Cum­bre pasa, Ibaiertzetik Ibai-ondo poligonora joan, Zubie­tatik Karabelera eta han, ha­maiketakoa eta jokoak izango dituzte zain, 11:30etan.

Elkarretaratzea 13:00etan
Eguerdiko 13:00etan elkarretaratzea egingo dute Zinkoe­nean eta ondoren, 14:00etan, bazkaria. Beranduxeago, be­rriz, play backa. 16:00etatik aurrera, Mo­des­torekin dantzatzeko auke­ra izango da eta grafitti tailerrak ere izango dira DBH eta LH 6 mailako ikasleentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!