Finalean sartzeko, beste ‘final’ bat

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 3a, 02:00

Oiartzunen 2-1 galdu ondoren, finalerdiari buelta ematen saiatuko dira hernaniarrak bihar. Partiduak 20:30etan hasiko dira eta jubenilen partidua izango da klabea.

Bihar jokatuko diren itzulerako partiduetan, Oiar­tzu­ne­tik ekarritako emaitzari buelta eman beharko dio Her­naniko taldeak Herriar­teko Txapelketako finalean egon nahi ba­du. 2-1 galdu zuten oiar­tzuarren aurka, eta nahiz eta erraza ez den izango, Atano III-eko final haundirako txar­tela eskuratzen saiatuko dira 20:30e­tatik aurrera, Kiroldegiko frontoian.

Jubenilen partidua, klabea
Kadeteetan, Urkizu eta Mur­giondok 22-16 galdu zuten pasa den asteburuan eta orain­­goan ere zaila izango dute emaitza ona eskuratzea. Partidu bikaina jokatu zuten pelotari hernaniarrek baina maila honetan oiar­tzu­­arrek bikote bikaina dute. Seniorretan, Hernani­a­rrek ondo irabazi zuten Oiar­t­zunen. Gauzak normal joanda, Hernanin ere garaipena eskuratu beharko lu­kete biharko partiduan. Kanporaketako klabea be­­­­raz, jubenilen partidua izango da. Oiartzunen ikusitakoaren arabera, oiar­tzua­rrek kategoriako bikoterik onenetakoa dute baina hernaniarrak ez dira atzean gelditzen. Joaneko partidu go­go­rrean, 21ean geratu ziren hernaniarrak eta etxean ga­raipena eskuratzen saiatuko dira. Hernaniko taldearen ar­du­radunek, pelotazaleen ba­besa eskatu dute kanporaketari buelta eman, eta beste urte batez pilotari hernaniarrak Herriarteko Txapel­ke­tako finalean egon daitezen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!